Hezeguneen Nazioarteko Eguna
Herpetologia / Espezieen jarraipena
Astelehena, 2026eko otsailaren 2a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Hezegune txikiak (urmaelak) historian zehar ez dira begi onez ikusitako ekosistemak izan, besteak beste gaixotasunen sorleku zirela uste zelako. Gauzak honela hezegune asko desagartu ziren joan den mendean zehar. Naturarekin dugun zorra kitatzeko, izan ere oso ekosistema aberatsak dira, urmael sare bat sortzeari ekin zion Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 25 bat urte inguru.
Urmael berriak sortu edo zaharrak egokitzerako orduan hiru arrazoi nagusi daude: kasu batzuetan espezie mehatxatu bati mesede egin nahi zaio, kasu gehienetan bioaniztasunaren kontserbazioa bultzatzeko eta azkenik hezkuntza aldetik urmaela erabiltzeko sortu edo egokitu daitezke.
Azken helburu honen itzalpean sortu zen Eskoletako Urmaelen Sarea (EUS). Ekimenak, bere seigarren urtea bete du, eta denbora tarte honetan Hego Euskal Herriko 55 hezkuntza zentrok egitasmoarekin bat egin dute, eta euren parte hartze aktiboaren laguntzaz 50 mikrohezegune inguru sortu edo egokitu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa zein Nafarroan. Urmaela ikasle zein irakasleek ingurumen hezkuntza lantzeko baliatu dute; besteak beste ikerketa lan desberdinen bidez urmaelaren biodibertsitea ezagutzeko. Egitasmoaren bueltan sortu den lantaldeak urtean zehar topaketak eta formakuntza saioak garatu dituzte. Geroz eta gehiago gara Eskoletako Urmaelen Sarea osatzen dugun partaideak, egiteke geratu zaigun helburuetako bat Ipar Euskal Herriko hezkuntza zentroak proiektura biltzea da. Ea 2026 urtean zehar lortzen dugun.
Mezenasgoa
Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.
Bere babesa eman diguten erakundeak:
Informazio gehiago