Hiritar astronomia topaketa 2022
Ordua
Tokia
Tabakalera
Salneurria
Doan
Abuztuak 11 - 17:00
DIY irrati-teleskopioa
Lantegi honetan gaueko zerua behatzeko beste modu batzuk aurkituko ditugu, horretarako argi ikusgarriaren ordez irrati-uhinak erabiliz, unibertsotik datozen irrati-emisio guztiak errepasatuko ditugu eta pertseidak atmosferan erretzean islatzen diren irrati-uhinen bidez ikusteko eta entzuteko harrera-sistemak eraiki eta erabiliko ditugu.
Abuztuak 12 - 18:00
Astronomiari buruzko hitzaldiak
Uda garai aproposa izaten da astronomiarako, oporretarako eta eguraldi ona dela eta, izarrei begirada altxatzen diegu, nahiz eta beti ez jakin zer ikusten ari garen.
Hitzaldi honetan, efemeride astronomikoen errepasoa egingo dugu: udako gauetan ikus daitezkeen konstelazioak ezagutzen ikasiko dugu, planetak, Ilargiaren faseak eta, nola ez, Pertseidak.
Aurtengoan ere, Medialabeko Hiritar Astronomia talde irekiaren parte den Aranzadi Zientzia elkarteko Virginia García izango dugu hizlari, bai eta EHUko irakaslea den Itziar Garate Lopez astrofisikaria ere.
Abuztuak 12 - 22:30
Pertseiden behaketa
Aurten ere irteera bat egingo dugu, oraingoan Ulia mendira, Pertseidak edo San Lorentzoren malkoak ikustera.
Segurtasun neurriak direla eta, parte-hartzaileek begietako estalkia (laborategitik emango ditugunak) erabiliko dute teleskopioa erabili ahal izateko.
Topagunea Uliako parkinga izango da 22:30ean. Berokia, esterilla eta, halakorik izanez gero, prismatikoak ekartzea gomendatzen da.
*Irteerak aldaketak izan ditzake eguraldiak hala behartzen baldin badu.
Abuztuak 13 - 11:00
Nork esan du hemen ez dela izarrik ikusten?
Ziur askotan zerura begira geratu zarela urrutiko distira horiek non ote dauden pentsatzen eta zein logiken arabera mugitzen ikusten ditugunaz gehiago jakin nahian.
Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Virginia Garcíaren eskutik egingo dugun lantegi honetan konstelazioak zer diren ikasiko dugu, gure planetaren mugimenduei errepaso bat egingo diegu zeruan ikusten ditugu aldaketak hobeto ulertzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko euritako batean planisferio bat marraztuko dugu.