Iberon fusilatuak izan ziren gutxienez lau pertsonen gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik

Antropologia

Igandea, 2015eko abenduaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Iberon, Zurbau izeneko eremuan, Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketak hasi zituen larunbatean, 1936ko gerran han fusilatutakoen arrastoak topatzeko asmoz. Gune horretan, 1978an, Larragako 21 bizilagunen gorpuak atzeman ziren, baina ezaguna zen gehiago bazirela. Berez, memoria historikoko taldeek uste dute 50 inguru egon daitezkeela, eta, horregatik, indusketak han egiteko eskatu zioten Aranzadiri. Lehen hiru egunetan, zazpi gorpuren arrastoak aurkitu dituzte (lau gorpu osoak eta beste 3 pertsonen gorpuzkiak).

Lanak larunbatean hasi ziren eta orain arte gorpuzkiak metro bateko sakoneran aurkitu dira. Egiten den estimazioaren arabera bertan lurperatuak egon daitezkeen gorpuen identitatea honako hau izan daiteke: hamaika Iruñeako bizilagun, sei Garesekoak, sei Obanosekoak, hiru Uharte Arakil, hauen artean alkatea, Berbinzanako bi eta Ondarroako bat. Fusilatuen artean, Iruñeako elkarte sozialista eta UGTko sortzailea Gregorio Angulo Martiarena egon daiteke. Beste toki batean ere bai egon daiteke José Roa Garcia, hiriko zinegotzia eta UGTko, CNTko eta IRko (Izquierda Republicana) hainbat kide.

Argazkia: Patxi Cascante.