Aranzadik ikastaro praktiko bat antolatu du San Adriango aztarnategian, izena eman!
Asteartea, 2015eko maiatzaren 26a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Aranzadi Zientzia Elkarteak ikastaro praktiko bat antolatu du San Adriango aztarnategian. Ikastaroa abuztuaren 3tik 29 bitartean egingo da.
IKASTAROAREN INFORMAZIOA
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroa Arkeologikoako ikasleeri arkeologia-indusketa baten prozesuan beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak ematearren bideratuta dago. Helburua ikasleek jasotako hazkuntza akademikoa osatzen datza, bai indusketa eta prospekzio lanekin loturako metodologia eta teknikak, eta bai dokumentazio arkeologikoa eta materialen azterketa, landa-lana eta ikasketa teorikoak uztartuz eta lortutako ezagueren osagarri izanez.
Ikastaroa bi arlotan egituratu da: indusketa ikasketa praktikoak, materialak prozesatu eta erregistro arkeologikoarekin batera; eta ikasketa teorikoak lau modulutan zentratuta, arkeologia-prospekzioa eta indusketaren oinarri teorikoak, arkeologia multzoen azterketa, material biotikoen ikerlana eta metaketa arkeologikoen analisia.
Prestakuntza arkeologia-ondarea berreskuratu eta zabaldu dituen Gipuzkoako monumentu eta museo jakin batzuen bisitaldiekin osatuko da: beste batzuen artean Igartzako monumentu-multzoa (Beasain), Igartubeiti museo-baserria (Ezkio-Itsaso), Ekainberri (Ekain haitzuloaren erreplika, Zestoa) edo Oiasso erromatar museoa (Irun) nabarmenduz.
San Adriango Aztarnategia
2008. urteaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa arkeologikoak egiten ari da kobazuloan, hainbat erakunderen laguntzarekin, hala nola, Gipuzkoa Foru Aldundia, Partzuengo Orokorra eta Zegamako Udala.
Diziplinarteko taldea
Alfredo da San Adriango ikerketa arkeologikoen zuzendaria, eta landa-lanez eta laborategikoez Manu Ceberio eta Jesús Tapia arduratzen dira. Ikerketetan boluntarioek parte hartzen dute, eta adituz jositako talde batek ere lankindetzan dihardu.
Aztarna arkeologikoak eta dokumentazio historikoa berreskuratzen ari dira baina, horrez gain, hainbat eta hainbat ikertzailek kobazuloan jasotako materialak ikertzeko lanetan parte hartzen dute. Angel Armendarizek (Kantabriako Unibertsitatea) eta Miriam Cubasek (Aranzadi) material zeramikoa aztertzeko ardura dute; Ana Uriz eta pablo Areso (Aranzadi) sedimentuak ikertzeaz arduratzen dira; Arantza Aranburu (EHU) tokiaren geologia aztertzen du; María José Iriarte (EHU), polenak; Francisco Etxeberriak eta Lourdes Herrastik (Aranzadi) giza hezurren aztarnak aztertzeko ardura dute; Pedro Castañosek (Aranzadi) eta Xabier Murelagak (EHU), fauna-hondakinak; eta Esteban Alvarezek (Salamankako Univertsitatea) malakologia aztertzen dihardu.
San Adrian ikastaroa EUS