Ikerketak eta euskarak bat egiten dute nazioarteko Ikergazte kongresuan
Arkeologia / Dibulgazioa eta formakuntza
Osteguna, 2023eko maiatzaren 18a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
Maiatzaren 17tik 19ra bosgarren IkerGazte kongresua antolatu da Donostian eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Saileko ikerlariak bertan parte hartu dute. Bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateak (UEU-k) antolatzen duen topaketa honek euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du helburu.
Hori horrela, Gizarte Zientzien eta Zuzenbide arloan komunikazioa aurkeztu dute "Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat Nafarroan" izenburupean Oihane Mendizabal Sandonís, Mattin Aiestaran, Dani Ruiz González, Josu Narbarte Hernandez, Manex Arrastoa Mendizabal, Mikel Edeso Egia eta Juantxo Agirre Mauleonek osatutako lantaldeak. Bertan, azken hamarkadetan Aranzadik Nafarroan Arkeologia lantzeko jarraitutako eredu eta metodologia aurkeztu da, tokiko udal zein beste gizarte eta talde eragile anitzekin elkarlanean aritzea ardatz duena.