Iñaki Sanz Azkue

Hernani, 1981

Herpetologia

Espezialitatea
Espezieen jarraipena, dibulgazioa

Biografia

Biologian Lizentziatua. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kidea 2005etik. Anfibioen eta narrastien ikerketan, jarraipenean eta ezagutzan egin du lan; bai eta natur zientzien beste hainbat alorretan ere. Besteak beste, landare mehatxatuei loturiko hainbat azterketa burutu eta publikatu ditu.

2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutzari eta kontserbazioari loturiko hainbat proiektu koordinatzen ditu, eta dibulgatzaile lanak egiten ditu, Argia astekariaren, Gara egunkariaren eta Urumeako Kronikaren kolaboratzaile moduan, ingurumenari, etnografiari eta zientziari loturiko erreportajeak idazten.

Hezkuntza munduan murgildurik, ingurumen-hezkuntzari loturiko proiektuen koordinazioan, ikerkuntzan eta irakasleentzako formazio ikastaroak emanez ere aritzen da.

“Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka” izeneko dokumentalaren egilea da; bai eta “Hernaniko eta inguruetako anfibioen eta narrastien gida” liburuarena eta “Basoko begiak” haurrentzako album ilustratuarena ere.

Hondarribiko naturari buruzko “Kapen” eta Euskal Herriko animaliei loturiko ”Xapoketan” karta-joko didaktikoen egilea ere bada. 2017-18 urteetan hiru sari jaso ditu Bordari-Satarka literatura lehiaketan eta CAF-Elhuyar zientzia-kazetaritza saria birritan jaso du: 2019an eta 2021ean.