Ingurugiroaz kontzientziatzea ezagutza zientifikoaren eta artearen bitartez
Asteazkena, 2019eko apirilaren 3a — CEST
Irakurketa: 6 minutu
Testuinguru honetan, martxoaren 23an Zarauzko Iñurritza Biotopo Babestuan burutu zen ekintzan biodibertsitate handiko ekosistemak ikusi genituen, hala nola, itsaslabarra, padura eta duna. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mari Azpirozek gidatu eta Miriam Martinez Guirao artistarekin batera ingurugiroa eta artearen inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen, modu ezberdin eta entretenigarrian. Bisita honetan LIFE ARCOS proiektuko ekintzak ezagutarazi ziren gainera. Proiektu europar hau Fundación Biodiversidad-aren laguntzaz burutzen ari da Aranzadi.