Ion Garin Barrio

Donostia-San Sebastián, 1980

Herpetologia

Espezialitatea
Euskal Herriko espezie mehatxatuen jarraipena

Biografia

Biologian Lizentziatua Leioako Zientzia fakultatean 2004. urtean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailean barneratu zen 2004an boluntario moduan, gerora bazkide aktibo bilakatu eta egun sailean lan egiten du. Anfibioen eta narrastien ikerketan, jarraipenean eta ezagutzan egin ditu urte gehien; batik bat Euskal Herriko espezie mehatxatuen jarraipenean, arreta berezia ezarri duelarik apo lasterkariaren kostako populazioetan, izan ere 2004 urtetik gaurdaino Euskal kostaldean ezagutzen diren bi populazioen jarraipena gauzatzen dihardu saileko beste kideen laguntzaz, eragile desberdinen eskutik.

Azken hamarkadan bizidun urtarren (anfibio, burruntzi zein sorgin orratzen) kontserbazioa bermatzeko hainbat egitasmo aurrera eraman ditu, Euskal Herrian zehar putzu sare trinko bat egituratuz, 100 hezegunetik gora sortu edo berreskuratu ditu azken hamarkadan. Putzu berriak sortu edo zaharrak berreskuratzearen atzean hiru helburu nagusi daude: (1) alde batetik babestutako espezie mehatxatu batentzat habitat gehiago egokitzea, (2) beste kasu batzuetan helburua ez da espezie bat izan orokorrean bioaniztasunaren kontserbazioa bermatzea bilatzen da, izan ere hezeguneak ekosistema oso erakartzaileak dira eta. Amaitzeko (3) zenbait eskoletako gune berdeetan edo bertatik gertu putzuak sortu berri ditugu, ingurumen hezkuntzaren bitartez ekosistema hauen garrantzia azpimarratu eta bertako bizidunak gizarteratzeko.

Hezkuntza munduan murgildurik, ingurumen-hezkuntzari loturiko proiektu batzuetan parte hartu du, eta partaidetza sustatzen duten auzolanen bidetik, hainbat ekintza gidatu ditu Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia zein Errioxan.