Irulegiko gaztelura auzolana eta bisita gidatua
Astelehena, 2015eko irailaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Arangureneko bizilagunei eta Aranzadiko bazkide eta lagunei irekita dago eta eraikinaren harresi eta dorreen zaharberritzean kolaboratzea du helburu.
IRISTEKO
Lakidain herritik ( Aranguren bailara) 893mko alueran dagoen Irulegi gailurrera iritsi daiteke ondo seinalizatuta dagoen bide batetik. Iruñerriako eta Pririneoko ikaragarrizko ikuspegia ikus daiteke bertatik. Guztienzat erosoa den ordu erdiko bide batetik igo behar da. Ezin da kotxez igo, oinez bakarrik.
Aranguren Ibarreko udaletxeak zortzi urte daramatza ikerketa arkeologikoa burutzen, betiere Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Honez gain, 1494. urtean eraitsi zen Erdi Aroko gaztelua ezagutarazteko ekimenak antolatzen dihardu.
ORDUTEGIA
10:00 . Auzolanaren hasera., 13:00arte izango da. Bakoitzak laneko arropa egokia eraman beharko du. Honez gain, gomendatzen da bakoitzak laneko eskularruak eramatea.
13:00 . Hitzaldia eta bisita gidatua Aitor Pescador historialariaren eskutik.
14:00 . Lanean aritu diren guztientzat bazkaria emango zaie. Palla bat, edaria eta postrea.
OHARRA
Ezinbestekoa da auzolanean parte hartzeko Aranzadira deitzea. 943466142 edo email bat bidaltzea: idazkaritza@aranzadi.eus. Izena eta NAN zenbakia eman beharko da, istripu asegurua egiteko.
Aranzadiko irteera, ekintza eta bisita guztiekin egiten den bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak ez du erantzungo gerta daitezkeen arazoei, Elkarteak jartzen dituen antolakuntza prozedimenduaz kanpo gelditzen dadira.