Iturritxiki liburuaren aurkezpena eta musika ekitaldia
Ordua
12:00
Tokia
Getaria
Salneurria
Doan
Iturritxiki: GETARIAKO BADIAN MURGILDUTAKO ISTORIOA Musikaz eta kolorez beteriko ekitaldi publiko batean aurkezten da Getarian
Getariak omenaldia egingo dio Ana Benito Iturritxikiko aztarnategiko zuzendariari, musikaz betetako ekitaldi original batean.
XVI. mendean Getarian hondoratu eta XX. mendeko azken hamarkadan induskatutako urkak bidaia bat egin nahi zuen Flandriatik Senegalera, itxuraz esklaboekin merkataritzan aritzeko.
Itsaspeko ikerketa arkeologikoan urte asko eman ondoren, Ana Benito aztarnategiko zuzendariak dibulgaziozko liburu hau aurkeztu du. Aranzadi Bilduma deitzen den bildumakoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Getariako Udalaren laguntzari esker argitaratzen da.
Igande honetan, publikoari irekitako ekitaldi batean, liburua aurkeztuko da musikaz eta kolorez beteriko ekitaldi berezi batean. Xabier Zeberioren Nyckelharpak, suediar jatorriko instrumentu batek, iparraldeko soinuetara eramango gaitu, itsasontzia atera zen tokira. Aurkezpenean Julio Villar idazle, abenturazale eta alpinista ere izango dugu, 60ko hamarkadan belaontzi batean bidaiatu eta lurrari bira eman ziona. Liburu honen aurkezpenaren amaieran, Kawadeni izeneko senegaldar musika taldearekin amaituko dugu, eta Getaria musikaz eta kolorez beteko da.
Aurkezpenaren amaieran liburuak doan banatuko dira. Ekitaldia 12etan hasiko da irailaren 25ean, igandean, Bista Onan (Getaria).