Jaitzubiako padurak, biodibertsitate iturri

16
iraila
Larunbata

Ordua

9:00

Tokia

Jaitzubia auzoa, San Joakin Aintzira ondoko aparkalekua (43.35056872882847, -1.810861854850257)

Edukiera

25 pertsona

Salneurria

Doan

Animatu zaitez Jaitzubiako paduretako hegazti eta landareak ezagutzera, Aranzadiren eskutik.

Jaitzubiako paduretako habitat eta landareak ezagutzeko txangoa (10:00h)

Ibilbide motza eginez, Jaitzubiako padurak osatzen dituzten zenbait habitat interesgarri ezagutuko ditugu, baita beraiek osatzen dituzten landare espezie adierazgarrienak ere. Lezkadiak ur gezako aintzirak eta heskaiak izango dira topatuko ditugun habitat nagusiak. Bestalde, Txingudin isolaturik bizi den lasterkariaren populazio txikia kontserbatzeko sortu eta kudeatzen diren putzuak ikusiko ditugu.

Jaitzubiako hegaztiak eta haien zaindariak ezagutzeko bisita (9:00h)

Txingudiko eraztun-estazioa (Jaitzubia auzoan kokatzen dena) bisitatuko dugu. Hegaztiak eraztuntzeko prozesua zuzenean ikusi ahal izango dugu. Esperientzia honetan ikusiko dugu zer den eraztuntze prozesua eta zertarako balio duen; zein espezie harrapatzen diren Jaitzubiako paduretan; zer garrantzi duen Txingudik hegazti migratzaileentzat; eta zergatik den garrantzitsua padurak babestea eta kontserbatzea.