Juan Arin Dorronsoro Ataunen omendua
Asteazkena, 2017eko abenduaren 13a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Etnografoaren jaiotzaren 125. urteurrena betetzen zen atzo eta testuinguru honetan Ataungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bere ikerketa lanak biltzeko eta zabaltzeko aukera paregabea ikusi zuten, lehen aldiz Arin Dorronsorok argitaratutako obra guztiak biltzen dituen liburua aurkeztuz.
Ekitaldian hainbat erakunde eta elkarteko ordezkariek parte hartu zuten, esaterako Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Rodriguez Ataungo alkateak eta Juantxo Agirre-Mauleon Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak. Bertaratu zirenen artean liburuaren ale digitala banatu zen.