Koldo Artola Kortajarena etnolinguista hil zen, Nafarroan euskararen barietate ugari dokumentatu zituena

Etnografia / Euskal kultura

Astelehena, 2025eko urriaren 20a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Joan den ostiralean zendu da Koldo Artola Kortajarena, 87 urte zituela, etnolinguista eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko ikertzailea zena.

Hirurogeiko hamarkadaz geroztik zen Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide, eta euskararen eta euskalkien dokumentazioari, batez ere Nafarroakoari eta Iparraldekoari, eskaini zion bere bizitzaren zati handi bat.

Ikerketa guzti hauek oinarri hartuta landa-lan eta obra ugari argitaratu zituen, besteak beste, Ziorditik Uztarrozeraino (2014) edo Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak (2020), eta Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoaren osaketan aktiboki lan egin zuen. Euskaltzaindiako ohorezko euskaltzaina, bere lana erreferentziazkoa da ezinbestean euskal etnolinguistikarentzat.
Aranzadik eskerrak eman nahi dizkio Euskal Herriko hizkuntza eta kultura ondarearekin erakutsitako arduragatik, zorroztasunagatik eta konpromisoagatik. Goian bego, Koldo.