Koldo Artola omendua izan zen euskararen inguruan egindako ikerketa eta lanarengatik

Etnografia

Ostirala, 2016eko urriaren 21a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Tasio Agerre Nabarraldeko lehendakariak jardunaldi nagusia osatuko duten aktibitateen programa azaldu zuen. Hala, urriaren 21ean Koldo Artola (Donostia 1938) hizkuntzalariari omenaldi “xume baina merezitakoa” eskainiko zaio, euskararen berreskurapenaren alorrean egindako lan oparoagatik. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

“Euskara gure ondare inmaterialaren elementu nagusietako bat da”, azpimarratu zuen Rekaldek aurkezpenean, “eta merezitako lekua eman nahi izan diogu jardunaldiaren baitan”.