Kurtzetxikiko gotorlekua

Arkeologia

Osteguna, 2016eko urriaren 13a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gotorleku honek oso erregularra den oinplanoa aurkezten du, alboetan guraize moduko bi errezel bikoitzekin osatutako dekaedro edo 10 aldeko poligonoa, eta zirkuluerdi-formako bi danbor dituena. Azken hauetan egongo ziren ziurrenik artilleria-piezak. Esparruaren gutxi gorabeherako neurriak honakoak dira, E-M ardatzan 84 m eta I-H ardatzan aldiz 58, 4.100 metro karratuko azalerarekin. Esparrua babesteko lubakia zuen, eta bere hormak lurrezkoak izango ziren seguruenik egurrezko oholesiren batekin.

Ez dago Gotorleku honen kronologia ezagutaraziko digun datu historikorik, nahiz eta arrastoek Gerra Napoleonikoen garaian jarri eraikitze data (1810 aldera konkretuki). Helburua Errege-Bidea zaintzea zen, Penintsula eta Frantziaren arteko komunikabide nagusiena, bertatik frantziar armadaren zati handiena pasa zelarik (300.000 gizon baino gehiago), hornigaiak, postak, presoak, etab. Gerra Zibilean muinoa borroka toki bihurtu zen, defendatzaile errepublikanoek jasandako borrokak izan ziren. Bedoñatik eraso zieten eta haien garaipenak Arrasate faxisten esku galtzea ekarri zuen (1836ko irailaren 26an).

Aurkikuntza, aurtengo udaberrian hemeretzigarren mendeko gatazketan aditua den Jesus Angel Arrate biologoak egin du ustekabean. Ondoren, Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteari, Arrasate Zientzia Elkartearekin elkarlanean, eskatu dio multzoaren ondare balorazio eta dokumentazio egitasmo zehatz bat.

Kurtzetxikiko Gotorlekua ezezagun handi bat da eta ez dugu bere eraikitze daturik inondik ere, ezta kronologia eta bilakaera aldetik ere. Hala eta guztiz ere gotortze militar garaikideen adibide bikaina da, Euskal Herrian oso gutxi mantendu direlarik. Orain arrasatearren esku dagoen ondare baliabide bihurtu dena.