Lagundu liliparen Euskal Herriko banaketa mapa osatzen
Botanika / Komunikazioa eta dibulgazioa
Osteguna, 2022eko otsailaren 3a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Iaz twitterren egindako #txiobatputzuan, #txiobatbasoan eta #sugebizi kanpainak izan zuten arrakastari jarraipena eman nahiean, botanika sailak kanpaina berria jarri du martxan gaurtik aurrera. Oraingoan mehatxatuak dauden lilipak izango dira protagonista.
#lilipa izeneko proiektuak, sare sozialetan mugitzen den pertsonengana gerturatu nahi du, eta lilipa edo nartzisoen munduan barneratu, modu aktiboan, euren behaketen bidez zientziarentzat interesgarriak izan daitezkeen ekarpenak egitera animatuz.
Horretarako, Aranzadiko botanikoek lilipak hartu dituzte aitzakia moduan. Proiektu honekin, lilipa edo nartzisoen banaketa mapa berri bat sortu nahi da, jendearen ekarpenak egiteko aukera emanez, eta, era berean, herritarrei espezieari buruzko informazioa emanez.
Urtarrilaren amaieran hasi dira Euskal Herriko mendi askotan lilipak loratzen.
Hori dela eta, proiektua aurrera eraman ahal izateko, twitteren lilipa traola sortu da, eta parte hartu nahi duten guztiei lore honen argazkiak bidaltzera animatu nahi zaie beti ere pausuak hauek emanaz:
- Lilipa bat ikustean 2 argazki atera: landarea osotasunean eta bestea lorea gertutik
- Lekuaren koordenatu geografikoak gorde
- Twitter bitartez argazkiak eta kokapena partekatu #lilipa traola erabiliz
Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika Sailak, sare sozialetan jasotako datuekin lore honen banaketa mapa bat sortuko du, eta sare sozialetan zintzilikatu, jendeak espeziearen distribuzioa ezagutzeko.
#sugebizi ere apirilean
Kanpaina hau bukatu bezain laster #sugebizirekin hasiko gara berriro eta horretarako berriz ere hiritarren laguntza eskatuko dizuegu.