Larrabetzuko Burdinezko Hesiaren memoria berreskuratzeko lanak abian dira

Antropologia

Asteartea, 2018eko irailaren 4a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Hortaz, Burdinezko Harresiaren aztarnen garbiketa norabide horretan egiten den lehen urratsa da eta irailaren lehen hamabostaldian indusketa arkeologiko burutuko da bertan. Gaztelumendin dagoen lubakia da, zehazki, garbitu eta lehengoratuko dena eta Aranzadi Zientzia Elkarteko sei aditu arituko dira lanean horretarako: bi arkeologo eta zulotze lanetan arituko diren lau tekniko.

Lanek duten ezaugarriak konplexuak dira (garbituko den eremuaren estutasuna eta aurkitu litekeen materialaren arriskua), beraz lehendabizi elkarteko kideak arituko direla indusketak egiten eta lanak aurrera egin ahala auzolanerako deia egin daitekeen edo ez erabakiko da.

Egitasmoa Larrabetzuko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Gogora Memoria Institutuak babestu dute.