Larrabetzuko memoria historikoa berreskuratzen
Asteazkena, 2015eko abuztuaren 26a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Ekainetik hona hiru erakundeen arteko elkarlana zehazten aritu dira, eta norabide horretan jardunaldiak egin dituzte asteburuan Aranzadi elkarteko sei kidek, Paco Etxeberria Aranzadiko presidentea barne, eta herriko hamarna boluntariok. Herrian zehar dauden 1936ko gerrako aztarnak behatu dituzte asteburuko egonaldian, eta datozen urteetan horietan esku hartzeko proiektua definitzea izan da jardunaldien helburu nagusia; lehentasunak zeintzuk diren zehaztu eta guzti horren koordinazioa adostea, alegia.
Udalak estrategikotzat du proiektua, eta argi du, herri egitasmoa den heinean, herritarrekin batera adostea beharrezkoa dela. Horretarako, bilera irekia egingo da irailean. Orain arteko lanaren berri eman eta ikasturte honetan egin beharreko urratsak amankomunean jartzea izango da bilkuraren helburua.