Larrinagako kartzelari buruzko erakusketa inauguratu da

Antropologia

Asteartea, 2015eko urtarrilaren 27a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Erakusketa honek Bilboko probintzia-kartzelari buruzko era askotako informazioa biltzen du, “Larrinagako kartzela” izenarekin ezagutzen zen presondegia, hain zuzen ere. Instituzioa 1868an jaio zen. Garaian, kartzelako erregimena oso atzeratuta zegoen Bizkaian eta Larrinaga hutsune hori etetzeko asmoarekin sortu zen. Argazki, dokumentu eta bestelako objektuez hornitutako bidaia eskaintzen da, non garai historiko aztoratuak bizi izan ziren. Foruen indargabetzea, hemeretzigarren mendeko monarkiak, abertzaletasunaren pizkundea, Primo de Rivera eta Francoren diktadurak, Errepublika... Larrinaga kartzelaren bilakaeran eragina izan zuten.



Pareta haiek gorde zituzten, 1973tik 1967ra, pertsona ospetsu asko, bai eta gizon eta emakume anonimo ugari ere. Garaiek presoen ideologia aldatzen zuten, eta Larrinagako ehun urte haietan zehar talde politiko oso ezberdinek ezagutu zuten kartzela. Karlistak, abertzaleak, ezkertiarrak, eskuindarrak, independentistak, sindikalistak... emakume zein gizon, “preso-politiko” zein “-arrunt”, ... pertsona askik pairatu zuten haien eskubideen bahiketa Larrinagako pareten artean.


Azkenik, mendea igaro eta 1968an Bilboko kaleetatik desagertu zen Larrinaga. Garaia aldatu zen jada, baita beharrak ere, eta Basauriko kartzela berriak hartu zion erreleboa Zabalbideko presondegi ilun eta zaharkituari. Gainera, Bilbok hirigintza-hazkunde garrantzitsua bizi zuen eta espetxearen lurra etxebizitza berriak eusteko erabili zuten.