Lekeitioko antzar egunari buruzko ikerketa etnografikoa eta Baskers dokumentala Aranzadiko Etnografia Jardunaldietan, San Telmon
Osteguna, 2026eko azaroaren 5a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
San Telmo Museoak 47. Etnografia jardunaldiak hartuko ditu azaroan. Aranzadiko Etnografia Jardunaldiak, iaztik Fermin Leizaola izena hartu zuten, ia 50 urtez artzainen oroimena zaindu eta Euskal Herriko kultura materiala ikertu duen etnografoaren oroimenez.
Aste etnografikoa San Telmo Museoan egingo da, asteartetik ostiralera, 19:00etan. Programazioaz gain, hitzaldi hauek izango dira: Hilaren 11 eta 13ko hitzaldiak, gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango dira museoaren youtube kanalean. Hauek dira hitzaldiak:
Azaroaren 10ean Basker izeneko dokumentala aurkeztuko du. Dan Grenholm eta Lennart Olson kazetari suediarrek 1960ko hamarkadan filmatutako euskal kulturari buruzko dokumental etnogafikoa da. Jatorriz Suediako telebista publikorako egin zen, baina duela urte batzuk Argibel Euba ikertzaileak dokumental honi buruzko ikerketa sakona egin zuen eta liburu bat argitaratu zuen. Proiekzioaren ondoren Argibel Eubak dokumentalari eta bere ikerketari buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu.
Azaroaren 11n, Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak hartuko du lekukoa. Elena Urduri diseinatzailearen lana fisikoki ezagutzen ez duen arren, funtsezkoa izan da diseinatzailearen ikerketetarako. Hitzaldi honetan, Elena Tuduriren ondarea aztertuko dugu, duela 100 urte gure janzkeraren inguruko lehen landa-lanak egin zituen emakume aitzindaria, eta Albisuk berarekin izan duen "harreman" berezia ezagutuko dugu.
Azaroaren 12an Antzarrak Zerumugan ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Lekeitioko Antzar Egunaren bilakaera eta sustraiak aztertzen dituen dokumentala. Xabier Villalba ikus-entzunezko lan honen zuzendariak festa berezi honen azterketa historiko, dokumental eta ondare etnografikora hurbiltzen gaitu, hainbat arlotako ikertzaileen bitartez.
Jardunaldiei amaiera emateko, azaroaren 13an, ostirala, Marta Lloret kultur ondareko teknikari eta idazle katalanak masia katalanaren ezaugarriak eta bilakaera, egungo egoera eta kontserbazioak planteatzen dituen erronkak aztertuko ditu. Hitzaldiak Mas i Terra Fundazioak bultzatutako dibulgazio- eta berreskurapen-ekimenak ere aurkeztuko ditu, Masiaire proiektua eta La Sala de Viladrauko masia berreskuratzea bezalako esperientzietatik abiatuta.
Etnografia Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura departamentuak finantzatzen ditu urtero.