Gaurtik aurrera "lur azpitik azaleratuz" erakusketa ikusgai Xenpelar Kultur Etxean Errenterian

Antropologia

Asteartea, 2015eko urriaren 13a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Erakusketan San Kristobal Gotorlekuaren memoriari buruz eta biktimen senitartekoek hala eskatuta, 2007 eta 2014 artean Botilen Hilerrian hobitik ateratakoen inguruan egindako lana aurkeztu dute erakusketan.

Honako hauen errepasoa egin dute:

- Kartzelako bizi-baldintza gogorrak. gosea, hotza, pilaketa…

- Presondegia tuberkulosiaren aurkako Espetxeko Sendategi bihurtzea.

- Hilerrian hilotzak hobitik ateratzea senitartekoek hala eskatuta.

- Botilen Hilerria.

- Protagonistak San Kristobal gotorlekuari dagokionez: Presoak.

- Protagonistak: Senitartekoak.

- Protagonistak: Presoei lagundu zieten emakumeak.

- Omenaldiak Antsoaingo Zendea udalerrietan eta gotorlekuan.

- San Kristobal gotorlekua eta Ezkaba mendia memoriaren leku bihurtzeko proposamena.