Maiatzak 22: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna

Herpetologia

Ostirala, 2015eko maiatzaren 22a — CEST

Irakurketa: 6 minutu

Nahiz eta ingurumenarekiko errespetuan bai eta bioaniztasunaren eta ingurumenaren kontserbazioan aurrerapauso handiak eman, eta ofizialki gure gizarteak kontzeptu hauek bereganatuak izan agenda politikoetan adibidez lekua izanik, baina egiari zor egungo krisi garaiak agerian uzten du, sarritan, behartutako eginkizunak direla horiek eta ez onartutakoak. Jarrera politikoa egokia izan arren, nekez izan daitezke sinesgarriak esaten dituzten askoren ahotan. Nolanahi ere, diskurtso politikoetan aipatzeaz gain eta “Nazioarteko Egunak” ospatzeaz gain soilik aintzakotzat hartuko da, jendeak barneratu eta herritar guztien kezka bilakatzen denean. Erakundeak, bioaniztasunaren babesa lehentasunezko ekintza eta helburu saihetsezina dela jabetu daitezen jarrera aldaketa bat eman beharko litzake.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailetik bioaniztasunaren zaintzan ezartzen den arreta eskasaren inguruan ohartarazi nahi dugu, bai maila herritarrean, mediatikoan zein politikoan, espezie gutxi batzuetara eta zonalde konkretu batzuetara mugatzen baita. Azken hauek garrantzitsuak izanda ere, gure arduren parte murritz bat besterik ez dira eta. Hori bai: zati deigarriena izaten da. Bestalde, maila berean mehatxatuak eta era berean garrantzitsuak diren espezie eta guneak, baina ez horren deigarriak edota “mediatikoki ustiagarriak”, oharkabean pasatzen direla alde batera utziz.

Kontua da erraz topa litezkeela animalia batzuen zale diren herritarrak, hegaztiak kasu, edota kezkaturik espezie batzuek egun bizi duten egoeragatik, kasu gehienetan animalia handiak eta ikus errazak. Hala ere, ingurugiroaz gozatzen duten herritar askok nekez jakingo dute, anfibioak egun bizi dugun krisiak bioaniztasun galera ikaragarri honen biktima nagusiak direla, munduko ornodun talde mehatxatuenak izateraino (1). Eta nekez piztuko zaie eurak babesteko ardura. Modu berean, gutxi batzuk dakite euren bizileku inguruan anfibio espezie batzuk oraindik bizi (edota bizirauten) direla, erraz ikusi eta gozatu ahal izango dituztela bizidun hauek, eta desagertuz gero, aldian behin paseoan ikusi eta gozatutako ingurugiroa txirotu egingo litzakeela. Egoera hori are mingarriagoa da, Euskadi bezalako herrialde aberats batean bizi izanda, izan ere anfibio espezie asko bizi baitira bertan.

Anfibioen kasuan berezitasun bat ematen da, izan ere euren biziraupena bermatzeko, ez baita aski hezegune handiak kontserbatzearekin edota eremu zehatz batzuk zeinak babes maila gorenean sailkatuta daude, hezegune txiki eta putzu tenporalen beharra dute. Tamalez, politikoki are interesgarriagoa da hezegune handiak babesteko lanean ahalegin berezia egitea edota ospe edo sona handiko espezieak ingurunean birsartzea, aldiz nekez babestuko dira hezegune txiki horiek zeinak askotan landazabaleko paisaia parte zein ingurune antropizatuetako parte (bai hiritarrak zein hiriguneko ingurumarian daudenak) baitira. Hori bai funtsezko eginbeharra betetzen duten gure inguruneko bioaniztasunaren kontserbazioan batik bat anfibioen mesedetan.

Berriki eremu naturalak ingurune “ez produktiboak” (ideia hau jende asko bere egingo luke) direla eta, eurak mantentzeak duen zentzugabekeriaren inguruko berbaldiak entzun dira, eta badirudi interesa pizten duena ez dela bioaniztasuna baizik eta inguruneaz atera litekeen probetxua, arrantza, turismo edota bestelako erabileren bidez. Eta noski, ze etekin atera diezaiokegu hirigunetik at arrabioak dituen putzu txikiari? Ez, herritarren gozamena edota ingurune natural aberats bat izateak ez du baliorik: ez du burtsan eragiten, ez du diru iturririk suposatzen, eta ez zaio troikari interesatzen. Eta halere, umeek ikusi ahal izango dituzten arrabioa izango dira, eurak gozaraziz ingurugiroarekiko errespetua piztuko dietenak. Egunero, geroz eta herritar gehiagok, arrabio hauetaz gozatu ahal izango du, aldiz harrapari ezagunez ez, nahiz eta azken honek turismoa erakarri. Zergatik da garrantzitsuagoa bigarren hau? Honela al da?

Horregatik, nekazal, abeltzain eta aisialdiko ohiturak egun bizirik dirauen bioanizatasunean bere biziko garrantzia dute, horrez gain herritarren parte hartzea anfibioen kontserbazioan oso garrantzitsua da, izan ere egun naturak dituen babes irudiak (Parke Nazional eta Naturalak, GKL-ak eta BBE-ak, etb.) ez dira egokienak. Herritarrak jakin behar dute bioaniztasuna ez dela soilik dokumental eta Parke Nazionaletan ikusten eta gozatzen; euren oinetatik gertu naturaz goza dezaketela, beti ere ez badute zapaltzen.


SENTSIBILIZAZIO IKASTAROAK MAIATZAN


Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko anfibio espezieen aberastasuna ezagutzeko sentsibilizazio kanpaina martxan jarri berri du, bai eta haien mehatxu nagusienak agerian utzi eta egun martxan dauden ikerketa eta kontserbazio proiektuen berri eman dute. Kanpainaren barnean, asteburu honetan, Gorbeiako Parke Naturaleko anfibio aberastasuna ezagutzeko kurtso bat antolatzeaz gain auzolan ekintzak burutuko dira euren mesedetan. Eta hurrengo asteburuan, maiatzaren 30 eta 31an, “Bioaniztasuna lurraren arrasean: anfibio eta narrastiak gure lorategian” tailerra burutuko dute. Ekimen honetan besteak beste bizikleta bidezko ibilbide gautarrak egingo dira Donostiako parke hiritarretan eta ingurumarian anfibioen portaera ikusteko aukera izango baitute bertaratzen direnek. Parte hartzaileek arrabio ugari ikusteko aukera izango dute gauez aktibo, guretzat entzute handia duten hiriko eremuetan; edota txantxiku arruntaren arrek euren kume izango diren zapaburuak nola zaintzen dituzten ikusi ahal izango dute; edota uhandre palmatu edo marmolaireek araldian emeak erakartzeko egiten dituzten dantza moduzko mugimendu koordinatuak ikusteko aukera izango dute, aldi berean hegoaldeko zuhaitz igelaren banako arrek emeak erakartzeko egiten dituzten kantuak entzun ahal izango dira. Guzti hori Donostiatik irten gabe.

-----------------------------

(1) De las 5.918 especies de anfibios evaluadas, cerca de un tercio (32,2%) están globalmente amenazadas, representando un total de 1.896 especies. Esta cifra resulta más

alarmante aún si la comparamos con la situación de aves (un 12% amenazadas) y mamíferos (23%), los únicos otros grupos animales que se han evaluado globalmente. Sin embargo, la preocupación de la ciudadanía y los esfuerzos conservacionistas no son proporcionales a esas cifras. Además, el Índice de la Lista Roja de la Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza (UICN), indicador que revela las tendencias de extinción a nivel global, señala que, de todos los grupos faunísticos, los anfibios son los que están decreciendo más rápidamente. Treinta y cinco especies se consideran ya extintas y, en relación a otros grupos, una proporción particularmente alta está en las categorías de alto riesgo. Por ejemplo, el 7,7% de anfibios están listados como En Peligro Crítico (456 especies), comparado con el 1,8 % de aves (179 especies) y el 3,8% de mamíferos (184 especies). Pero además, resulta que los niveles de amenaza para los anfibios están siendo infraestimados, considerando que cerca de un cuarto de las especies (23.4%) son muy poco conocidas para ser correctamente evaluadas, y una porción significativa de ellas probablemente también esté amenazada globalmente. 500 es el número estimado de especies de anfibios cuya extinción ya no puede evitarse porque las amenazas no pueden ser mitigadas lo suficientemente rápido.

(2) En la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) podemos encontrar más del 50% de las especies de anfibios presentes en la Península (17 especies de 28), cifras importantes, tanto a escala nacional, como a nivel europeo. Su orografía, climatología y situación como “corredor” entre la Península y el resto de Europa, hace que la CAPV cuente con poblaciones de especies típicas del norte o centro de Europa, como por ejemplo, la rana ágil (Rana dalmatina), o el tritón alpino (Mesotriton alpestris); con endemismos ibéricos, como es el caso de la rana patilarga (Rana iberica), o incluso con endemismos pirenaicos como el tritón pirenaico (Calotriton asper). Sin embargo, a pesar de las extraordinarias condiciones de la CAPV para albergar una rica biodiversidad de anfibios, casi la mitad de estas especies están incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas (además de en catálogos nacionales y europeos). En las dos categorías de mayor amenaza (“En Peligro” y “Vulnerable”) han quedado incluidas cuatro especies: la ranita meridional (Hyla meridionalis), el sapo corredor (Bufo calamita), la rana ágil .y el tritón alpino. En la categoría “De interés especial” se encuentran otras tres: la rana patilarga, el sapo de espuelas (Pelobates cultripes) y el tritón pirenaico. Y, por último, el sapillo pintojo meridional (Discoglossus galganoi) está catalogado como “Raro”.

Argazkia: Ion Garin (Herpetologia Saila).