Malvinetako gerran desagertutako soldaduak deshobiratzeko misioan parte hartuko du Aranzadik

Antropologia

Astelehena, 2017eko ekainaren 12a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Misioaren helburua soldadu hauen gorpuzkinetatik laginak atera eta familiakoen DNArekin alderatzea da, gudan “NN” (soldadu ezezaguna) hizkiekin markatutako hobietan lurperatu baitzituzten. Etxeberriarekin batera Fernando Serrulla, Ignasi Galtes, Jose Luis Prieto, Lourdes Herrasti eta Asier Izagirre Aranzadiko kideek osatzen dute lantaldea.

Darwin kanposantua Soledad irlan kokatzen da, Malvinetako artxipelagoan handiena, eta bertan 123 hilobi ezezagun daude, soldadu argentinarrenak gehienak. Malvinetako gerra Erresuma Batua eta Argentinaren arteko guda izan zen, 1982an azken honek galdu zuena; orora, 649 argentinar eta 255 britaniar hil ziren zifra ofizialen arabera. Orain, GGNBren hitzetan, deshobiratzen lanak bi hilabete inguru iraungo dute, hurrengo astean hasita. Lan humanitario hau abian jartzeko, erakunde honek sustatu ditu Buenos Aires eta Londonen arteko elkarrizketak.

Darwin kanposantua, Soledad irla, Malvinak (Erresuma Batua)