"Manual para la destrucción del planeta Tierra" liburuaren aurkezpena
Ordua
18:30
Tokia
Aranzadi Zientzia Elkartea
Salneurria
Doan
Planeta txiki baten gainean bizi gara, gure galaxian bizi diren beste izar baten inguruan orbitatzen duena. Gure inguruan, unibertsoak bere energia izugarria hedatzen du, segundo bakar batean suntsi gaitzaketen fenomenoen forman. Horrela adierazten dute gure eguzki-sistemako bizilagunek eta exoplaneta isilek. Hala eta guztiz ere, bizitza gai izan da harri txiki honetan medratzeko eta nolabait kosmosaren eraso guztiak gainditzeko. Hau ez da alarma edo ezinegona sortzeko liburu bat. Liburu horren bidez, kosmosak egunero mehatxatzen gaituen arrisku ugarietako batzuk ikusiko ditugu, gure biziraupenerako elementu kritikoa delikatuena ere badela deskubritzeko: gure atmosfera hauskorra.
SANTIAGO PÉREZ HOYOS (Bilbo, 1977) Fisikan (Astrofisika) lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Fisikan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle titularra da. Bere ikerketa atmosfera planetarioek islatutako eta igorritako argiaren azterketan oinarritzen da, bai eguzki-sistemarenak, bai exoplanetenak. Hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu, ikertzaile bisitaria izan da Oxfordeko Unibertsitatean, NASAren Discovery programako panel zientifikoko txostengilea (2015) eta Espainiako Astronomia Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea (2019-2022). Bere ikerketa- eta irakaskuntza-eginkizunaz gain, dibulgazio-jarduera bizia garatzen du, herrialde osoan hitzaldi ugari emanez, irratian kolaborazioak eginez eta hainbat hedabide digitaletan artikuluak jarriz. Atmossferas Planetarias (2019) liburua idatzi du.