Martin Arriolabengoa Zubizarreta

Aramaio, 1986

Geologia

Espezialitatea
Kobazuloak

Biografia

Geologian Lizentziatua (2010), Ingurumen Geologian masterra egin (2011) eta doktorego tesia burutu zuen (2015) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun Irakasle Atxikia da UPV/EHUko Geologia Sailean.

Geologoa izanik, orokorki Euskal Herriko kuaternarioko ikerketa geologiko ezberdinetan dihardu, eta zehatzago, kobazuloen geomorfologia eta sedimentologiaren bitartez iraganean izandako ingurumen aldaketak aztertzen. Aranzadiren bitartez hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, Euskal Kostaldeko Geoparkearen ingurune karstikoa ikertzen, Lezetxiki aztarnategi arkeologikoaren ikerketa geologikoa eramaten, eta Alkerdiko sistema karstikoaren azterketan parte hartzen. Horretaz gain espeleologia ere egiten du Aloña Mendi Espeleologia Taldean, eta Euskal Espeleologoen Elkarteko kide da.

Erlazionatutako Edukia: