Martxoak 21 Nazioarteko Basoen Eguna

Botanika

Larunbata, 2020eko martxoaren 21a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Gaur Martxoak 21 Nazioarteko Basoen Eguna da eta Aranzadiko botanika sailak egin duen GURE BASOAK deituriko dibulgazio lana aurkeztu nahi dizuegu. Orain bakarrik webgunea ikus dezakezue baina laster (koronabirusak uzten digunean) gida liburua aurkeztuko dugu eta salgai egongo da. Mendi gida hau guztiz intuitiboa da eta botanika munduan aditua ez den publiko orokorrari zuzendua dago. Horrela, pausoz pauso Gipuzkoan hain urriak diren baso eta bertako altxorrak aurkitzen joango gara.

Ba al dakizu zer den baso bat? Eta Gipuzkoan ba al dakizu non dauden benetazko basoak?