Mendebaldeko Saharako giza eskubide eta justizian oinarritutako nazioarteko biltzarrean izena emateko epea irekia

Antropologia

Osteguna, 2015eko uztailaren 23a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

2009az geroztik, Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Mendebaldeko Saharan eman diren Giza Eskubideen urraketak ikertzen dihardute. Emaitzak hainbat txostenetan bildu dira (esaterako, El Oasis de la Memoria edo Meheris. La esperanza posible), gizartearen ikusmina piztuz eta Nazio Batuen prozeduretan eragina izan dutenak. Hurrengo hilabeteetan gainera, Saharar biztanleriaren aurkako bonbardaketak, desagerpenak, pertsonen kontrako minak eta Okupatutako Lurraldeetako emakume aktibistei buruzko informazio berria plazaratuko da.

Prozesu honen baitan, adituek, gizarte eragileek eta saharar erakundeek sarean dihardute, ikerketa-ildo hauetan sakontzeko grinarekin, beraien herrialdeari Giza Eskubideak aldarrikatu, zilegizko transizio politikoa gauzatu eta egia, justizia eta erreparazioa bermatzea baitute helburu.

Nazioarteko batzar honen helburuak hauek dira:
  1. Nazioarteko zuzenbidean adituak, Nazioarteko laguntza organizazioetan adituak, solidaritatean profesionalak diren agente sozialak eta instituzio eta ordezkari saharauien artean Sahara Mendebaldeko egoera gizarteratzea.
  2. Mendebaldeko Saharan dauden gatazka politikoak konpontzeko justizia trasnazionalean oinarritutako agenda bat bilatzea.
  3. Mendebaldeko Saharan dauden gatazkei irtenbide politikoak aurkitzeko nazioarte mailan lan egiten ari diren aktoreentzat nazioarteko elkargune izan.

INFORMAZIOA