Mikel Edeso Egia
Donostia, 1990
Espezialitatea
Komunikazioa eta kultura proiektuak
Biografia
Mikel Edeso Egia (Donostia, 1990) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da (Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea), Kultur Zerbitzuetan Masterra (Santiago de Compostelako Unibertsitatea) eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen Zuzendaritza Kudeaketan Unibertsitate Aditua da (UNED).
Aranzadiko komunikazio-sailean 7 urte baino gehiago lanean eman ondoren, kultura-ondarearen eta garapen jasangarriaren arloko hezkuntzari eta lanbide-heziketari buruzko Europako hainbat proiektu koordinatu ditu (Erasmus+, Interreg-POCTEFA, NAEN Euroeskualdea). Bere espezializazio-eremua ondarearen hedapena eta gizarteratzea da, eta kultura- eta hezkuntza-proiektuak diseinatzea eta gauzatzea.