Hau da Francisco Fernandez Garcia de Diegok Francisek esan zuena Aranzadiko Elkarteak 2010 urtean ematen dituen urrezko domina jaso zuen momentuan.
Espeleologia eta geologiako sailetan hasi zen Francis Aranzadin eta Europa mailako labar margo handienetako bat aurkitu zuen Altxerri kobazuloan.
Astronomiako Sailean igaro zituen bere azken urteak. Donostiarrek ondo ezagutzen dute Francis Paseo Berrian bere teleskopio txikiarekin astronomia gizarteratzen eta hainbeste gustatzen zitzaizkion zeru eta izarrei leiho bat irekitzen. Mila esker Francis.
Xabier eta Karajito Maria Agirre eta Amaia Fernándezek egin zuten umeen ipuinean Francis izan zen protagonista.