Millenium Seed Bank ikastaroa Aranzadin

Botanika

Asteartea, 2017eko urriaren 31a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ikastaro hori Millenium Seed Bank - Royal Botanic Gardens Kew erakundeko kideak diren Elinor Breman eta Naomi Carvey-k eman zuten. Ikastaroaren edukia hazi bankuetako datu baseen kudeaketa eta garapenean zentratu zen. Hau oinarrizko lan-ildoa da laginen kalitatea eta epe-luzerako kontserbazioa ziurtatzeko. Partaideen artean Millenium Seed Bank Partnership (MSBP) lankidetza sareko 6 ikerketa zentroetako 9 ikerlarik parte hartu zuten: Madrilgo Instituto Nacional de Investigaciones Agrarias (INIA), Jardín Botánico Atlántico de Gijón, Jardim Botânico de Lisboa, Universidad de Murcia (UM), Italiako Università degli Studi di Pavia (UNIPV) eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Ikastaroko edukiaz gainera, partaide bakoitza egun garatzen ari den ex situ kontsebazio proiektuen inguruko eztabaida eta analisirako beta ere izan genuen.

Aranzadi MSBP-ko kide da 2013 urteaz geroztik. Urte horretan bertan WESTPYR programa jarri genuen martxan , mendebaldeko Pirinioetako flora endemiko, bakan eta mehatxatuaren kontserbazioa helburu duena. Programa honek mundu mailako erronka bati erantzun ematen lagunduko du: 2020 urterako mundu osoko landare espezie guztien %25aren haziak kontserbatzea MSBP lankidetza sarearen baitan.

Elinor Bremani elkarrizketa.

Aranzadiko botanika saileko kideak ikastaroan parte hartu zuen taldearekin Fraisoroko laborategia bisitatzen