MSBP, Aranzadi bertako kide da, BBVA fundazioaren “biodibertsitatea zaintzeko munduko saria” jaso du

Botanika

Asteazkena, 2021eko abenduaren 1a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

MSBPk ia 47.000 espezie babesten lagundu duten kolaboratzaileen nazioarteko sarea ezarri du, eta munduko landare-espezie mehatxatuenetako asko babesten lagundu du.

Aranzaditik harro gaude MSBPko kide izateaz, eta proiektu global honetan parte hartu izanaz landare-biodibertsitatea babesteko. Aranzadi MSBPko kidea da 2013tik. Pirinioetako eta Kantabriar mendikateko flora endemiko, bitxi edo mehatxatuaren kontserbazioan jarri dugu arreta, eta, guztira, 500 espezie baino gehiagoko hazia kontserbatzen lagundu dugu FLORAPYR edo PRIOCONEX proiektuetan, esaterako.

https://sites.google.com/aranzadi.eus/prioconex/

https://www.opcc-ctp.org/es/florapyr

ZORIONAK!!!

Honen laguntzarekin: