Munibe aldizkaria eta monografikoak zientzia arloan tinko

Arkeologia

Asteartea, 2018eko urtarrilaren 30a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Monografiko hau Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Munibe Monographs, Anthropology and Archaeology Series argitalpenaren lehenengo liburukia da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udaletxe desberdinen eta beste agente pribatuen laguntzari esker plazaratuta eta Xabier Peñalver, Sonia San José eta Jose Antonio Mujika-Alustiza arkeologoek editatuta.


Iruzkina EHUko Historiaurreko saileko kide den Ignacio Barandiarán Maestuk sinatu du, non diziplina anitz jorratzen dituzten 23 testu sakonki aztertzen ditu. Monografiak Deban kokatua dagoen aztarnategiaren ezaugarri garrantzitsuenen berrikuste bat egiten du,baita Paleolitiko (Goikoa eta Erdia) denboraldiko ikerketa berriak jarraitzeko ikuspuntuak azaldu ere, gehien bat, duela gutxi aurkitu diren guneak, denetatik kronologia zaharrenekoak direnak.


Iruzkina irakurri nahi baduzu sakatu hemen.


Praileaitz I kobari buruzko monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (https://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).


Monografiaren aurkezpenaren berria.


Munibe Antropologia –Arkeologia 68, online eskuragarri



Munibe Antropologia –Arkeologia 68 artikuluka irakurtzeko irudian sakatu