Nafarroako gobernua, memoria elkarteak eta Gazteluko herriak Sagardia Goñi familiari omenaldia egin zioten

Antropologia

Astelehena, 2017eko irailaren 4a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Omenaldian bertan egon ziren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria Ana Ollo eta Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria. Omenaldian parte hartu zuten ere bai udaleko ordezkari, familiarrak eta herriko bizilagunak ere.

Ana Ollok Udalari eskerrak eman zion "bere lana eta kolaborazioarengatik" eta azaldu zuen Juana Josefa Goñi Sagardia eta bere sei seme alabek jende eta elkarte askoren lana behar izan dutela. Ikerketa Gobernuak sustatu duen exhumazio planean oinarritzen delarik. Honela, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Satorrak espeleologiako taldearekin batera, lana bukatu eta ikerketa antropologikoa ahalbidetu du.

Omaneladia bukatuta gorpuak hilerrian lurperatu ziren eta herri bazkari batekin bukatu zen Gazteluko plazan.