![](https://www.aranzadi.eus/assets/img/pages/1490797584Homenajeb.jpg)
Nafarroako gobernuak errepresio frankistaren biktimen familiei harrera egin die
![](https://www.aranzadi.eus/assets/img/pages/1490797584Homenajeb.jpg)
Asteazkena, 2017eko martxoaren 29a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Ekitaldian Alvaro Baraibar Bakea, Bizikidetasun eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusiak, Ainhoa Aznarez Nafarroako legebiltzarreko Lehendakariak eta Francisco Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko Lehendakariak parte hartu zuten.
41 pertsonen gorpuzkinen berreskuratzea eta 16 identifikazioak Nafarroako Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmenari esker posible izan dira. Ekitaldia bukatzeko gorpuzkinen berreskuratze eta identifikazioen dokumentazioa eta txostenak biktimen familiei banatu zaizkie.