Nafarroako gobernuak 1936ko kolpe militarraren ostean hildako biren gorpuzkiak eman dizkie senideei
Astelehena, 2021eko maiatzaren 17a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria buru izan da Memoriaren Nafarroako Institutuak 1936ko kolpe militarraren errepresio frankistaren bi biktimaren gorpuzkiak beren senideei itzuli dizkien ekitaldian. Agustin Joaquin Arroyo eta Tomas Salinas dira, Iruñekoak, eta 2019an Etxalatzen egindako hobitik ateratzean berreskuratu zituzten, eta, ondoren, Nasertic laborategiak Nafarroako Gobernuko DNA Banku publikoan utzitako laginekin egindako ikerketa genetikoari esker identifikatu zituzten.