Gobernuak San Kristobal Ihesaren omenezko ekitaldia egingo du bere 80. urteurrenean jarduera-programa zabal batekin

Antropologia

Ostirala, 2017eko maiatzaren 5a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

"Ezkaba proiektuak" iheslariak aurkitzeko eta identifikatzeko ekimena nabarmentzen du eta horiek jarraitutako mendiko ibilbide luze bat, nazioarteko lan-esparru bat edo emakumeen eginkizunari buruzko Amaia Kowasch, Aranzadiko ikertzaileak egindako liburu bat barne hartzen ditu.

Lan-ildo honen barruan, besteak beste iheslariek mendiko ibilbide luze (GR) baten bidez askatasuna lortzen saiatzeko jarraitu zuten ibilbidea berregingo dute; nazioarteko lan-esparru bat antolatuko dute botilen hilerriaren inguruan; liburu bat aterako dute eta presoen emakumeek zuten eginkizuna eta Iruñeko emakumeekiko solidaritate-harremana erakusten duen erakusketa bat muntatuko dute.

Amaia Kowaschen ikerketa batean oinarritutako liburu bat egiten ari dira. Amaiak bere ideologiarengatik edo solidaritatearengatik presoei laguntzeari ekin zioten emakumeen istorioak jaso ditu. 2017. urtearen amaierarako argitaratzea aurreikusita dago. Ekimen honi jarraitzeko, 2018ko udaberrian ikerketa horretan oinarritutako erakusketa bat inauguratuko dute, eta senideek gorde dituzten presoen zenbait objektu egongo dira ikusgai: gutunak, azalpenezko panelak eta abar.

Jarduera horiez gain beste jarduera batzuk ere egin azken bi urteetan, hala nola San Kristobaleko espetxeko iheslariak eta presoak lurpetik ateratzeko plana, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan garatutakoa. 2016. urtean Olaben eta Usetxin atera dituzte gorputzak lurpetik, eta 2017. urtean Burutainen.