Naturaren baloreak ezagutzeko ginkana bat Oiangun

Botanika

Astelehena, 2015eko maiatzaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Oianguren Parkeko ezagutza eta naturaren sentsibilizazioan lanean ari dira, eta helburu horrekin, ekintza polit bat prestatu da aste hontarako. Maiatzaren 24ean gure inguruko landareak ezagutzeko jolasa antolatu da 6-12 urte bitarteko umeei zuzendua.


Maiatzaren 24ko jardueran parte hartzen duten umeek Aranzadiko Botanika Saileko begiraleek gidatuta Oiangu Parkean aurkitzen diren landare espezie ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute parkean zehar garatuko den ginkana batean. Ekintzak 3 ordu iraungo ditu bere osotasunean eta umeek katiuskak eramatea gomendatzen da.


Honenbestez, hauek dira aurkezten den saioen xehetasunak:


JARDUERA: GINKANA: GURE INGURUKO LANDAREAK EZAGUTUZ.



  • Eguna: Maiatzak 24, Igandea.



  • Lekua eta ordua: 10:30etan Oianguko baserrian.


Oharrak:



  • 6-12 urteko umeei zuzendua.

  • Katiuskak eramatea gomendatzen da.

  • Izena-ematea gomendatzen da: idazkaritza@aranzadi.eus 943 46 61 42