Donostiako ikastetxe bat aukeratu dute Nazioarteko Estazio Espazialarekin konektatzeko

Astronomia

Asteartea, 2017eko abenduaren 12a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gaur Summa Aldapeta ikastetxeak Nazioarteko Estazio Espazialarekin konektatuko du irratiz. Konexio hau ARISS programa bidez egin da. Proiektu honi esker haurrek minutu batzuk hitz egingo dute lurraren orbitan dagoen ikerketa zentru honekin.

14:01etan Estazioa Donostiako 18 ikasleekin konektatuko du eta 10 minutu izango dituzte landutak dituzten 20 galdera egiteko. Galdera horiek erantzuna ematen Kaliforniako astronauta bat egongo da eta galderak gazteleraz zein ingelesez erantzungo ditu.

Horrez gain, Astronomia Saileko Virginia Garciak hitzaldi bat emango du Un largo viaje al espacio izenpean. Bertan Astronomia munduan historian zehar egin diren mugarriei helduko die. Lehenengo teleskopioekin hasi, koheteak, Laika txakurra, Apollo misioak, Mir estazioa eta ISS eta Tiangongekin bukatuta.

Proiektu honen helburua ikasleen jakinmina sustatzea da bereziki. Streaming bidez konexioa ikusteko aukera dago: http://www.summa-aldapeta.com/ISS

Argazkia : Nazioarteko Estazio-espazialan NASAko ingeniaria. T. PESQUET