Oianguko zuhaitz eta zuhaixkak

Botanika

Astelehena, 2017eko urtarrilaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Oiangu Parkea Ordiziako hegoaldean dagoen Parke publikoa da eta herritarrei naturaz inguratutako aisialdirako gune bat eskaintzea da bere helburua. Bertan, hainbat landare apaingarriez gain, gure basoetan bizi diren zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari aurki ditzakegu. Zoritxarrez, inguru naturaletatik geroz eta urrunago bizi gara eta horiei buruzko ezagutza galtzen ari gara pixkanaka.

Gida txiki honek, Oiangun ikusi ditzakegun zurezko landareak aurkezten dizkigu era erraz eta didaktiko batean; heldu, gazte, zein umeentzako baliagarria baita. Landareak, arretaz egindako ilustrazioen bitartez erakusten dira. Irudiez gain, bestelako informazioa ere gehitu da: izen zientifikoa, izen arrunta hizkuntza ezberdinetan, loraldi garaia, tamaina, banaketa Euskal Herrian, etab.

Liburuxka eskuragarri dago jadanik Ordiziako Udaletxean, Udal liburutegian, D´elikatuz zentroan eta Oiangu Baserrian, eta datozen egunetan Udaleko webgunean ere deskargatzeko moduan izango da.

Beraz, familian, lagunekin edo bakarrik, Gida eskuetan hartu eta Oiangun zehar ibiltzea gonbidatzen zaitugu, ea zuhaitz hauek errekonozitzeko gai zareten!