OÑATI ANFIBIO ETA NARRASTI ESPEZIEEN BILGUNEA

Herpetologia

Ostirala, 2017eko otsailaren 3a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Oñatiko Udalak emandako 12.000 €-ko bekaren baitan, Euskal Herrian ezagutzen diren 42 herpeto espezie lurtarretatik, erdia bertan topatu dira. Ahal den neurrian espezieen banaketa-area mugatu da. Anfibioen kasuan emaitzak fidagarriagoak lortu dira, hezeguneekiko lotura hertsia erakusten baitute. Banaketa-area zabala erakusten duten espezieen artean daude baso-igel gorria, txantxiku arrunta edota uhandre palmatua, aldiz uhandre marmolairea, ur-igel arrunta eta batik bat zuhaitz-igel arruntak, banaketa-area oso mugatuak erakusten dituzte. Narrastien kasuan, bi espezierengan arreta berezia ezarri da, Schreiber muskerraren aipu bakan batzuk lortu diren bitartean, EAE mailan oso banaketa-area mugatua duen suge berde horia, ez da orain arte egindako laginketetan topatu.

2016. urteko baldintza klimatologiko kaxkarren ondorioz, proiektuaren baitan txertatuta zeuden helburu guztiak ezin izan dira oraindik osatu. Ikerketa-lana 2017. urteko lehen sei hilabetekoan bukatzea espero da. Denbora tarte honetan gauzatuko diren laginketak, emaitzak osatu eta argitara emateko beharrezkoak dira, bai aldizkari zientifiko zein nazioarteko kongresuetan. Udazkenean hitzaldi batean behin betiko emaitzak azalera emango dira.

Udazkenean auzolan ekintza bizidun urtarren mesedetan

Ostegun honetan Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzen da. Orain arte egindako laginketen arabera, udalerrian 400 hezegunetik gora lagindu dira. Gehienak putzu azalak dira, denbora tarte motzean lehortzen direnak. Hidroperiodo luzea duten hezeguneak behar dituzten anfibioak dira egoera okerrenean daudenak, gauzako honela putzu bat edo batzuk sortu edo egokitzeko egitasmoa gauzatuko da auzolanean herritarren parte hartzea bultzatuz. Ekimena Udalak urtero udazken aldera gauzatzen duen ura eta errekaren astearen baitan gauzatuko da.

Ingurumen bekaren edizio berri bat

2015ean hasitako egitasmoari jarraipena emateko konpromisoarekin Oñatiko Udalak aurki 2017-2018 Ingurumen Beka argitara emango du. Oraindik ikerketa lanaren gaia edo esparrua Udalak erabaki gabe du, ziurra dena da aurreko deialdiko diru kopuru berdinarekin aterako dela.