Ostiral astronomikoa: merkurioren transitoa eta mikrometeoritoak bilatzeko umeentzat zuzendutako tailerra
Astelehena, 2016eko apirilaren 25a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Hasiera emateko maiatzan ikusi ahal izango diren konstelazioak, planeten egoera eta ilargaiaren faseak aztertuko ditugu. Gero, merkurioren transitoaren garrantziaz hitz egingo dugu, horretarako teleskopio batzuk jarriko dira Alderdi Ederren maiatzaren 9an transito hau ikusi ahal izateko. Honez gain, mikrometeoritoak bilatuko ditugu asteburu honetan. Gainera hurrengo maiatzaren 20 ean beste behaketa publiko bat egingo dugu Olatu Talka ekimenaren baitan.
Bukatzeko, saileko kideek hilabete honetan egin dituzten astroargazkiak erakutsiko dizkigute.
Espero zaitugu!
MIKROMETEORITOEN TAILERRA, umeentzat zuzendua:
Tailerra Aranzadiko egoitzan egingo da.
- eguna: Apirilak 30, larunbata.
- ordua: 11:30-13:00
- izena eman: 943 466 142
- emaila: idazkaritza@aranzadi.eus
- adina:8-12