Ostiral atronomiko honetan Gagrin eta Kellyren hegaldiak alderatuko ditugu
Asteartea, 2016eko martxoaren 15a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Hilabete honetako ostiral astronomikoa martxoaren 18an egingo da Aranzadin. Hasieran datorren hilabetean ikusgai egongo diren konstelazio, planeta eta ilargiaren faseak ikusiko ditugu.
Honez gain, hilabete honetan Yuri Gagarinen hegaldiaren urteurrena ospatzen da. Yuri Gagarin espaziora bidaiatu zuen lehen kosmonauta izan zen. Eta orain dela gutxi Scott Kelly astronauta iritsi da Lurrera espazioan urtebete bidaiatu ondoren. Ostiral honetan, bi bidaia horiek alderatuko ditugu.
IKUSI BIDEOA