Perseidak ikusteko irteera eta izar erlojuak

Astronomia

Ostirala, 2017eko uztailaren 21a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Hilabete honetako Ostiral astronomikoa uztailaren 28an egingo dugu.

Hasteko, abuztuan zehar ikusgai dauden konstelazioak aipatu, planeta, sateliteen eta ilargiaren egoera aztertuko dugu. Efemeride berezi bezala Pertseideen izan euria dugu eta horretarako hainbat ekintza prestatu dira. Alde batetik, urtero egiten dugun irteera bat Nafarroako Iso herrira.

Horretaz gain, Sailak Tabakalerarekin bi ekintza antolatu ditu. Alde babetik, abuztuaren 11ean Tabakaleran izar erloju bat egitea eta bestetik astroargazkilaritza hitzaldi bat eta astronomia behaketa hurrengo abuztuaren 12rako.

Anima zaitez ostiral astronomiko honetara! Liluragarriaz gain ekitaldi guztiz irekia eta doakoa da!

BIDEOA IKUSI