Biografia
Euskal Herriko Unibertsitateko Geologiako lizentziatua da (2014). 2016an Ozeanografia eta Klimari lotutako masterra burutu zuen Vigoko Unibertsitatean. Momentu honetan euskal kostaldeko rasen inguruko doktoretza tesia burutzen ari da EHUn. Honen bitartez, gure kostaldea batez ere kuaternarioan zehar nola modelatu den jakitea du helburu, iraganean gertatu diren itsas mailaren aldaketek eta eboluzio tektonikoak nola eragin duten eta zein bilakaera izan duten aztertuz.
Eskuratutako datuek, antzinako paisaiak nolakoak ziren ulertzen lagunduko dute (kasu askotan gaur egungoarekin alderatuz oso ezberdinak zirenak), eta hortaz, beste arlo batzuetarako ere (arkeologia kasu) oso erabilgarriak izan daitezke.