Philae Zuntza, astroargazkiak eta tarteko segundua Ostiral Astronomikoan

Astronomia

Astelehena, 2015eko ekainaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Ostiral Astronomiko honetan jorratuko ditugun gaien artean Philae Zuntza daukagu. Philae 67P kometatik datuak bidali behar ditu, baina bateriarik gabe egon da orain arte. Orain argi izpiak iritsi direnetik, hasi da datuak bideltzen.


Horrez gain, uztaileko efemerideak eta Astronomiako Saileko bazkideek egin dituzten astroargazkiak ikusiko ditugu.


Eta bukatzeko, tarteko segunduaren inguruan hitz egingo dugu. Tarteko segundua, eguzkiaren denborarekin ibiltzen diren erlojuen estandarrak mantentzeko egiten den adostasun bat da. Adostasun hau astronomiarekin du zerrikusia, ilargiaren grabitateak Lurraren mugimenduan duen indarrarengatik, honek Lurraren mugimendua moteldu egiten duelarik.


Hurrengo 2015eko ekainaren 30ean erlojuen orratzek 11:59:60 markatuko dute, Lurraren mugimenduaren zai.


IKUSI BIDEOA