Pirinioetako flora plataforma digital batean

Botanika / Botanika

Asteazkena, 2026eko azaroaren 4a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

  • PHYLOFLORA-PYR proiektuak, zeina Europar Batasuneko POCTEFA dirulaguntzarekin kofinantzatua eta Pirinioetako Ekologia Institutuaren lidergoduna baiten, pirinioetako florari buruzko datuak bildu eta bateratzea du helburu, horrela erreferentziazko lan bat sortu eta mendilerroko landareen identifikazioa errazteko.
  • Ekimen honek Espainia, Frantzia eta Andorrako 30 erakunde baino gehiago bilduko ditu mugaz gaindiko botanikarien sarea sendotzeko, zeinak 20.000 herbarioko ale partekatzen baitituen.

Boltaña (Huesca), 2026ko azaroaren 4a. Asteazken honetan, Pirinioetako Ekologia Institutuak (IPE-CSIC) PHYLOFLORA-PYR proiektua aurkeztu du Boltañan (Huesca). Mugaz gaindiko proiektu bat da eta Pirinioetako landareak identifikatzeko erreferentziazko lehen lan digitala sortuko du. Hiru urtetan zeha ekimen honek mendikate osoko informazio botanikoa bilduko du, eta helburu izango du sarbide libreko tresnak erabilita publiko zabalaren esku jartzea; hala nola, kudeatzaileak, ikertzaileak, irakasleak eta hiritarrak.

“Pirinioetan ez dugu landareak identifikatzeko irizpide bateraturik, eta landareak dira ekosistemen sostengu eta lehen sektorearen oinarri”, hala azpimarratu du Pablo Tejerok, IPE-CSICeko JACA herbarioko kontserbatzaileak eta proiektuaren koordinatzaileak. “Proiektu hau ezinbestekoa da biodibertsiatearen kudeaketa eta kontserbazioa modu koherentean egiteko, batez ere espezieek ez dutelako muga administratiboez ulertzen”, aipatu du Tejerok.

PHYLOFLORA-PYR flora digital bat izango da, eta etengabe eguneratuko da. Bertan jasoko dira espezieen deskribapenak, informazio genomikoa, erreferentziazko irudiak eta banaketa datu bateratuak. Gainera, clima aldaketaren hainbat adierazle garatuko dira, deskribatzaile genetikoetan eta landarearen banaketan oinarrituta.

Proiektua Andorrako, Frantziako eta Espainiako 11 bazkidek eta 20 bazkide laguntzailek egingo dute. Hiru herrialderen arteko elkarlana dela kontuan hartuta, ekimenak “autoritateen kudeaketa bateraturako gaitasuna hobetuko du ingurumen kontuetan, eta, gainera, baimenduko mugaz gaindiko botanikarien sarea sendotu eta kohesioa ematea”, gehitu du Tejerok.

Aurkezpena eta I PHYLOFLORAko Sinposioa

Aurkezpen ekitaldian, Sobrarbeko eskualdean egindakoa, komunitate botanikoko ordezkariak eta agintariak bildu ditu.

Proiektua jendaurrean aurkeztu ondoren, bazkideek beren belardien plegu batzuk trukatu dituzte, ekimen honek egituratzen duen mugaz gaindiko lankidetza-espirituaren erakusgarri. Keinu hori proiektuan zehar errepikatuko da, 20.000 ale gainditu arte.

Maria Jesus Lazaro Aragoiko CSICeko ordezkariak IPEko JACA Herbarioa balioetsi du, Aragoiko handiena eta Espainiako garrantzitsuenetako bat: "60ko hamarkadan sortu zenetik, erreferentzia bihurtu da Pirinioetako eta Kantauriko florarentzat eta Ebroko sakonunearentzat, eta gaur egun 300.000 ale baino gehiago eta 650.000 erregistro baino gehiago ditu", azaldu du.

Ondoren, PHYLOFLORA I. Sinposioa abiatu da. Topaketa horretan, proiektuaren garapenaren alderdi teknikoak jorratuko dira, eta hiru egunez luzatuko da.

PHYLOFLORA-PYR proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

CSICi buruz

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena (CSIC) Espainiako ikerkuntzan diharduen erakunde publikorik handiena da, eta Europako lehenetarikoa. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikita dago, eta bere helburu nagusia aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren aldeko ikerketak garatzea eta sustatzea da. Horretarako, Espainiako eta atzerriko erakundeekin lankidetza zabalik dago. 121 institutuk eta 3 zentro nazionalek osatzen dute ikerketaren motorra, autonomia-erkidego guztietan banatuta, eta 17.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan bertan. CSICeko ikertzaileak Espainian ikerketan eta garapenean diharduten langileen % 6 dira, eta ekoizpen zientifiko nazionalaren % 20 inguru sortzen dute. Gaur egun, CSIC da Espainian sektore publikoak eskatutako patenteen % 45en arduraduna, eta 2004tik oinarri teknologikoko berrogeita hamar enpresa baino gehiago sortu ditu.

CSICek Aragoin duen ordezkaritzak Agentziaren ordezkaritza instituzionala du erkidegoan, eta haren ordezkari María Jesús Lázaro Elorri da Aragoiko erakunde publiko eta pribatuekiko solaskidea. Aragoin, CSICek 600 pertsonatik gorako plantilla osatzen du, bere bost institutuetan banatuta: Aula Deiko Estazio Esperimentala (EEAD), Ekologiako Pirinioetako Institutua (IPE) eta Karbokimikako Institutua (ICB) – CSICren berezkoak –, Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua (INMA) eta Sintesi Kimiko eta Katalisi Homogeneoaren Institutua (ISQCH) – CSICen eta Zaragozako Unibertsitatearen institutu mistoak –. Gainera, CSICek, Aragoin, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuaren egoitza eta langileak ditu.