Pirinioko galtzada erromatarren barrena

Arkeologia

Astelehena, 2017eko urriaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Jarduera honetan Pirinioko galtzada erromanikoaren zati batean ibili dira, zehazki, Urdirotz herritik Artziko Jaurerrira.

Urteetan zehar ikerketak egin ondoren, bide erromatarraren zein ibilbide egiten zuen jakitea posible izan da; Iter XXXIV deritzo eta Asturica (Astorga) eta Burdigalam (Bordele) hiriak lotzen zituen. Bidea pirinioaurrean sartzen da gaur egun Ekai herria dagoen tokitik (Longida Bailara) eta Artzibarretik jarraitzen du Ibañetako mendatera iristeko. Artzibarreko Udala ibilbidea egokitzen ari da (garbitu, ireki, panelak jarri eta App bat sortu), iparraldetik hegoaldera zeharkatzen baitu, herritarrek eta bisitariek erabili eta gozatzeko aukera izan dezaten.

LArunbatean 30 lagune elkartu ziren bisita gidatu honetan, Urdirotz herrian hasi eta beherantz jarraitu zuen Artziko Jaurerrira iritsi arte. Bidean basarteak, Uritz herria eta Zanduetako eremua zeharkatu zituzten Artziko erromatarren garaiko aztarnategian bukatzeko. Juan Mari M. Txoperena eta Oihane Mendizabalek (Aranzadi Zientzia Elkartea) hainbat geldialdi egin zituzten gune interesgarrietan gaztelerazko zein euskarazko azalpenak emateko. Jarduera honen helburu nagusia galtzadaren ezaugarriak eta betetzen zituen funtzioak (miliarioak zer ziren adibidez), zein urrats eman diren ibilibidea lokalizatzeko eta Artziko aztarnategiaren eta bere ingurunearen ondare arkeologikoari buruzko bestelako bitxikeria batzuk azaltzea izan da.