PRIOCONEX eta Gipuzkoako hazi bankua Natur Zientzien IV. Topaketetan

Botanika

Osteguna, 2021eko apirilaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aurreko asteburuan apirilak 17-18 Udako Euskal Unibertsitatearen Natur Zientzien IV. Topaketa burutu da Donostian, Aranzadi Botanika saileko partaide den Mikel Etxeberria antolatzaileen artean egonda. Mila esker!

Bertan, euskal giro batean, geure PRIOCONEX proiektua eta Gipuzkoako hazi bankua lekuko izan dira hitzaldi eta bi poster aurkezpenekin.

Aranzadi Botanika Saileko Joseba Garmendia eta Pablo Tejerok landareen ondare genetikoa eta bere kontserbazioaren inguruko hitzaldia eman zuten, PRIOCONEX adibide. Naroa Martinez, Petrocoptis haziekin burututako gradu amaierako lana aurkeztu zuen poster batean eta Maialen Arrietak beste poster batean Gipuzkoako hazi bankuko ibilbidea erakusten saria jaso zuen. Zorionak! Ikusteko sakatu hemen.

Honen laguntzarekin: