Putzuzarreko trikuharria industen

Arkeologia

Astelehena, 2019eko uztailaren 29a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernaniko Udalaren babesarekin, ikerketa arkeologiko bat egingo du Putzuzar izeneko lekuan, Ereñotzun. Inguru horretan aurkitzen den trikuharriaren indusketa arkeologikoa jarraituko da, eta bertara gerturatzen den jendeak indusketa arkeologiko bat eta inguruko trikuharrien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute. Hitzordua, astelehen, astearte eta asteazkenean, goizeko 9:30etatik aurrera, Putzuzarren (Akolako atseden lekutik 200 metrotara iparekialderuntz, pistaren ondoan).