Sagardia Goñi familiako azken gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik

Antropologia

Asteazkena, 2016eko urriaren 12a — CEST

Irakurketa: 1 minutu



Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzapean 1936ko kolpe militarrean desagertuen lokalizazioan lan egiten ari dira. Proiektu honen baitan Aranzadi Zientzia Elkarteak Legarreako leizean aurkitu ditu Sagardía Goñiren familiaren gorpuzkiak.

Kasu honetan ama eta bere seme gaztearen gorpuzkiak aurkitu dira, hauek lehen aurkitutako beste bost seme alaben gorpuzkiekin konpletatzen dira. Denak leizera bota zituzten 1936.urtean euren bizilagunen eskutan.